XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

t edo agiñetako gogorra i aurrean daukanean, abogaiñeratu egiten da, eta batzutan tt emoten dau beste batzutan tx.

(Ikusi seigarren lur-irudia).

Zaitut/zaittut/zaitxut.

Erri guztiak esaten dabe zeittut, Bermeo'k izan ezik.

Bermeo'n eta Ondarroa'n zeitxut.

Bardin eiten/eitten/eitxen.

Esaterako ain ugari erabilten dan aita izena, ez da iñon be esaten orrelan.

Bermeo'rantza urreratuz Mañu'n, Larrauri'n eta Meñaka'n esaten da aitxe, beste erri guztiak aitte.

s edo agin-obiko txistularia be i aurrean daukenean, abogaiñeratu egiten da: ekarriegizu, ekarrixu, gaisoa/gaixoa, Juanita/Juanitxe (ikusi 6n. irudia).

Agiñetako abots lagundu gogor naiz gozoak, aurrean abogaiñeko bat ba'dauke, eurak be abogaiñeratu egiten dira: Ibilli dira/Ibiljire, egin dot/injot, egin eta gero/iñjegero.

d danean j biurtzen da baiña t danean tx.

Abogaiñeratze au egiten da, baita, l, r ta nren ostean be, erderatik artuetan be bai: Quincena/Kintzena, falso/faltso, carcel/kartzela.

4.2. Gogorrak gozotzea.

Abots lagundun itxi ta gogorrak bigundu egiten dira, beti nren ostean eta sarritan l ta rren ostean: kendu, igongo, egongo, ondo, nondik, eun ta bi/eun de bi, Amar ta bi, amar da bi.

4.3. Gogortzea.

Au len esan dogunaren alderantziz da: Aurrean s (edo z) dagoanean, gozoa gogortu egiten da: Ez dira/eztira, ez gatoz/ezkatoz, ez ba'da ze/ ezpadaze.

4.4. Surreratzea.

Agin-obiko surreratuak bide ezbardiñak artzen dauz munduko izkuntzetan, Portugaldarrak, esaterako, galdu egiten dabe, Frantze'tarrak aurreko bakartiak surreratzen dabez, eta lagundua galduta lez geratzen da.

Ikusi dagigun orain euskereak zer egiten dauan abots lagundu oneri begira.

Emen Mungia-inguru onetan zer egiten dauan azalduko dogu eta errez ikusiko da euskera osoak zer egiten dauan eta beste euskal-izkera batzuk zein erabilketa artzen daben.

Errien izenetan /n/ ori galdu egiten da: Laukiniz/Laukix.

Fruniz/Fruix, Lemoniz/Lemoiz, Gordoniz/Gordix, Gaminiz/Gamix eta leku batzuta Mungia/Mugie.

Zori txarrez batzuk uste izaten dabe /n/ gaz idatzi ezkero erdera dala, eta /n/ barik euskera, baiña argi dago bietara dirala itz euskaldunak eta jatorrak eta idazkerak ogixe idazten ez dogun antzera, beti ogia bardin idatzi bear geuke /Lemoniz/ ta ez /Lemoiz/.

Baiña guk gaur artu dogun arloa ez da zelan idatzi azaltzea, erriak /n/ orregaz zer egiten dauan agertzea baiño.

/ano/ /ao/ biurtzen da eta gero /o/: Libano, Libao, Libo.

/ona/k /oa/ egiten dau: Lemona, Lemoa.